XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baita basamortura Juan-egana iges egin eteeban be apaltasunean buruak emon eutsan.

¡Amaika negar mingots, amaika inkesa edo zizpuru larri egin ebezan gau-egun aetan senar-emazteak!.

Bitartean Jesus eskean etxerik etxe ibillita, baturiko otondo ta diru-apurrak gaisotegian beartsuai emonda, Elizako gizategi edo saloi baten egoan, lege-maisuen eztabaidak eta irakaspenak entzuten.

Ebanjelioak eztiño zeren ganerakoa izan zan euren arteko autua edo esapidea.

Gure Eleiza Amak ontzat daukan liburu baten irakurten dogu Mesias etorri etezan ala etzanekoa izan zala lege-maisuen eztabaida au; ta Jesusek argi argi erakutsi eutsela zelan Mesias, Daniel-en da beste igarlen aurresanez, Belen-en urte batzuk aurrerago sortu zan.

Ezeutsen esan neu naz, baiña erakutsirik naikoa emon eutsen bera zala ezaututeko.

Onetantxe egozala sartu zirean toki ataraxe Maria ta Josepe.

Amak eredu onetantxe berba egin eutsan Jesusi: Ene Semea ¿zergaitik egin deuskuzu au?.

Ona emen Zure Aita ta ni atsakabeen atsakabez mindurik billa ibilli gaiatzuz.